2015(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena

3. ariketa

Orain, grabatu testutxo hauek; horretarako, lehendabizi, idatzi bakoitzaren ‘partitura’.


A) Eguraldia

“Atzo, hotza eta elurra, biak izan genituen protagonista; gaur, ordea, prezipitaziorik ia izan ez denez, hotza bihurtu da protagonista nagusi; batez ere, Gasteizen; zerbaitengatik deitzen zaio hiriari Siberia-Gasteiz; gaur bertan ere, hotz bazen, bost-sei gradu ingurukoa izan da beroena, eta hortik behera ibili da termometroa ia egun osoan; horregatik, goizean ikusi dugun bezela, izotz apur bat ere bazen bertako zelaietan. Aupa! Gau on!...” (2015-01-20)





B) Gure andereñoa

“Gaur, gure andereñoa oso pozik etorri da eskolara. Nabaritu egiten zaio noiz etortzen den pozik eta noiz ez. Horretarako, ez da beharrezkoa eguraldiaren berri izatea. ”Egun on!”, ”Egun on!”, ”Egun on!”...askotan esaten badu, alai dago. Gutxitan esaten badu, ez dago jakiterik kontent edo goibel dagoen, haize orratzaren arabera mugitzen baita haren umorea. Eta ahoa zabaltzen ez badu, hau da, ikasgelan kopeta ilun sartzen bada, haserre dago. Gero, badu beste ezaugarri bat gure andereñoaren izaera oso nabarmen uzten duena: arropa; jantzitakoa iluna bada, ekaitza; eta jantzitakoa koloretsua bada, gaur bezala, eguraldi ederra!”

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina