- lehenengo, aktibatu zure Youtubeko kontua, gmail kontua eta pasahitza baliatuta; era horretan, zure txokotxoa atonduko duzu Youtubeko biltegi erraldoian, bertara bideoak igotzeko.
- gero, sinkronizatu telefonoa gmail kontuarekin; horretarako, ezarpenetan, kontuak sinkronizatzeko aukera bilatu behar duzu; gmail kontua Youtube kontura lotuta dago, eta horri esker, zuzenean igotzen ditugu bideoak telefonotik youtubera.
- jarrarian, grabatu bideotxoa, eta igo Youtubera (partekatzeko aukeretan, sakatu Youtuberen ikonoari); ez ahaztu bideoa pribatu moduan jartzen; bestela, sarean denentzako egongo da ikusgai.
- azkenik, kopiatu txertatze-kodea eta txertatu bideoa zure blogean edo sitean.
2015(e)ko urtarrilaren 29(a), osteguna
4. ariketa: Zelan igo bideoak gure sitera edo blogera
Gure azkarfonoarekin (smartphone edo telefono adimendunarekin), di-da batean grabatu dezakegu bideotxo bat, eta jarraian gure Youtubeko kontura igo, bertatik nahi dugun tokian (blogean, sitean, web-orrian...) txertatzeko; honatx prozedura:
Erraz-erraza da! Hona hemen proba gisa Dolaretxeko bulegotik azkarfonoarekin egindako bideotxo ganorabakoa:
2015(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena
3. ariketa
Orain, grabatu testutxo hauek; horretarako, lehendabizi, idatzi bakoitzaren ‘partitura’.
A) Eguraldia
“Atzo, hotza eta elurra, biak izan genituen protagonista; gaur, ordea, prezipitaziorik ia izan ez denez, hotza bihurtu da protagonista nagusi; batez ere, Gasteizen; zerbaitengatik deitzen zaio hiriari Siberia-Gasteiz; gaur bertan ere, hotz bazen, bost-sei gradu ingurukoa izan da beroena, eta hortik behera ibili da termometroa ia egun osoan; horregatik, goizean ikusi dugun bezela, izotz apur bat ere bazen bertako zelaietan. Aupa! Gau on!...” (2015-01-20)
“Atzo, hotza eta elurra, biak izan genituen protagonista; gaur, ordea, prezipitaziorik ia izan ez denez, hotza bihurtu da protagonista nagusi; batez ere, Gasteizen; zerbaitengatik deitzen zaio hiriari Siberia-Gasteiz; gaur bertan ere, hotz bazen, bost-sei gradu ingurukoa izan da beroena, eta hortik behera ibili da termometroa ia egun osoan; horregatik, goizean ikusi dugun bezela, izotz apur bat ere bazen bertako zelaietan. Aupa! Gau on!...” (2015-01-20)
B) Gure andereñoa
“Gaur, gure andereñoa oso pozik etorri da eskolara. Nabaritu egiten zaio noiz etortzen den pozik eta noiz ez. Horretarako, ez da beharrezkoa eguraldiaren berri izatea. ”Egun on!”, ”Egun on!”, ”Egun on!”...askotan esaten badu, alai dago. Gutxitan esaten badu, ez dago jakiterik kontent edo goibel dagoen, haize orratzaren arabera mugitzen baita haren umorea. Eta ahoa zabaltzen ez badu, hau da, ikasgelan kopeta ilun sartzen bada, haserre dago. Gero, badu beste ezaugarri bat gure andereñoaren izaera oso nabarmen uzten duena: arropa; jantzitakoa iluna bada, ekaitza; eta jantzitakoa koloretsua bada, gaur bezala, eguraldi ederra!”
2015(e)ko urtarrilaren 19(a), astelehena
2. Ariketa: Athleeeetic, ieup!
Grabatu testu hau ahoz, igo Podomatic-era, eta txertatu blogean, “2. Ariketa” mezu honetan.
“...hasierako hamaikakoari dagokionez, ia bideratuta eta ia erabakita dagoen kanporaketa honetan (edo egon beharko lukeen kanporaketa honetan) iraultza txiki bat egin du Ernesto Valverdek, eta Ligako azken partida erreferentzia moduan hartzen baldin badugu, guztira bost aldaketa egin ditu Athleticeko entrenatzaileak; nagusia, Iñaki Williams izango dela erdiko aurrelaria; horrenbestez, Yago Herrerín egongo da gaurkoan Athleticen atea zaintzen,De Marcos, Gurpegi, Etxeita eta Balentziaga atzeko lerroan, Iturraspe eta Rico izango dira euskarriak, Ibai eta Munian ariko dira hegaletan; gaur jakin dugu gainera...”
2015-01-14 Athletic -Celta, Euskadi Irratia
Aholku orokor batzuk: hasteko, irakurri isilean testua, haren esanahia zein egoera komunikatiboa ondo ulertzeko; irakurketaren erritmoa egokia izan behar da; kontuan hartu testuaren tonua; intonazioari dagokionez, erreparatu ondo puntuazio-markei.
2015(e)ko urtarrilaren 15(a), osteguna
1. ariketa: "Irakaslea naiz"
"Irakaslea naiz" iragarkiaren bertsio berriak argitaratu behar ditugu blogean; horretarako, talde bakoitzak bere audioa jarriko dio bideo mutu honi.
Egin beharreko pausoak:
1. Audioaren gidoia idatzi; gogoratu: 30 segundutan esan beharrekoa da!
2. Audioa grabatu; horretarako, erabili http://online-voice-recorder.com/es/ helbidean duzuen sareko grabagailua.
3. Audioa gorde eta Podomatic gordailura igo http://www.podomatic.com/podcast. Podomatic-en taldeko norbaiten kontua badu, hura erabili; bestela, sortu egin beharko duzue (zuen gmailetako batekin di-da batean sortuko duzue).
4. Grabatutako audioa igotzeko, Publish > Podcast > Create egin, eta bertan azaldutako 5 urratsei jarraitu; ingelesez dago, gora eleaniztasuna!
5. Behin zuen biltegian edukita, blogean txertatu: 1) egin Home > View public profile; 2) aukeratu audioa; 3) kopiatu txertatze-kodea (copy embed code) eta 4 ) txertatu blogean. Gogoratu: edozer txertatzeko, bloga HTML moduan egon behar da.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)