2015(e)ko urtarrilaren 15(a), osteguna

1. ariketa: "Irakaslea naiz"



 "Irakaslea naiz" iragarkiaren bertsio berriak argitaratu behar ditugu blogean; horretarako, talde bakoitzak bere audioa jarriko dio bideo mutu honi. 

 Egin beharreko pausoak: 


 1. Audioaren gidoia idatzi; gogoratu: 30 segundutan esan beharrekoa da! 


 2. Audioa grabatu; horretarako, erabili http://online-voice-recorder.com/es/ helbidean duzuen sareko grabagailua. 


3. Audioa gorde eta Podomatic gordailura igo http://www.podomatic.com/podcast. Podomatic-en taldeko norbaiten kontua badu, hura erabili; bestela, sortu egin beharko duzue (zuen gmailetako batekin di-da batean sortuko duzue). 


4. Grabatutako audioa igotzeko, Publish > Podcast > Create egin, eta bertan azaldutako 5 urratsei jarraitu; ingelesez dago, gora eleaniztasuna! 


5. Behin zuen biltegian edukita, blogean txertatu: 1) egin Home > View public profile; 2) aukeratu audioa; 3) kopiatu txertatze-kodea (copy embed code) eta 4 ) txertatu blogean. Gogoratu: edozer txertatzeko, bloga HTML moduan egon behar da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina